| Manifiesto de la plataforma del sector profesional de la industria musical vasca |
|
|
|
| Musika - Musika |
|
Euskal musika-industria profesional sektorearen plataformaren manifestua
Zure Musika, Gure Lanbidea
Euskal Musika-Industriaren Sektorea Arriskutan
2010eko otsailaren 23an, Euskal Herriko Musika Industriaren Plataformak (EHMIP), gure kultur industriaren esparru honetan lan egiten duten 66 enpresa profesional biltzen dituenak, honako manifestu hau aurkeztu zuen.
1. Aitortu nahi dugu Euskal Herrian badela musika-industria. Industria profesionala, non mila langile baino gehiago aritzen diren. Jarduera profesional orori dagokion bezalaxe, berari dagokion espazioa aldarrikatzen du, geroa izaten jarraitu ahal izateko. 2. Aitortu nahi dugu plaza eta eszenatokiko musika ezinbesteko kultur ondarea dela. Gure kulturaren osagaia. Gu garena egiten gaituena eta gure sormenaren isla dena. Duela 30.000 urte hezurrezko flauta ttippi baten soinua entzun zen Isturitzeko leize zulo nafarrean, gaur egun musika tresna bera gitarrekin, pianoekin eta bateriekin aritzen da eszenatokietan. Katea ez dadila eten gura dugu. 3. Aitortu nahi dugu euskal musika-industriaren sektorea langile profesionalez eraturik dagoela. Urterik urte jarduera horretan espezializatu egin direnak. Hori dela eta, gizarteari eta ordezkari politikoei gogora ekarri nahi diegu eszenan agertzen den musikari bakoitzeko, gutxienez hamar pertsona ari direla lanean musikaren magia plazaratzeko: promotoreak, soinu eta argi teknikariak, muntaiaren, seguritatearen, administrazioaren eta komunikazioaren arduradunak. 4. Salatu nahi dugu gaurko krisialdiak aurreko hamarkada luzeetan gure enpresek sortu eta bultzatu duten musika-industriaren sarea mehatxatu du zeharo. Urteotan gure lanari esker, zirkuitu, programa eta ekimen musikalak sortu dira. Hauek sare bat eratu dute, gure gaurko kultur unibertsoari zentzua ematen diona. 5. Salatu nahi dugu krisialdiak esparru profesionalari egin dion izugarrizko eragina. Gaur, baliabideen eskasiek kolokan jartzen dituzte gure lan baldintzak. Horrexegatik duintasuna eskatzen dugu gure lanean. Modu profesionalean aritu nahi dugun asmoa aldarrikatzen dugu eta gure politikoei, programatzaileei eta komunikabide publikoei erantzukizuna eskatzen diegu. 6. Salatu nahi dugu kultura ez dadila izan krisi garai hauetan kaltetuena. Jakin badakigu gure jarduera saio berrietara moldatuko dela, baina errespetua eta laguntza eskatzen ditugu bide berri honi ekiteko ezinbestekoak diren baldintzak kontuan harturik. 7. Salatu nahi ditugu irtenbideak bilatzekorakoan ematen diren sekulako aldeak. Nola izan daiteke auto eta altzairuen industriari laguntza zuzenak ematea, Euskal musika-industria baztertzen den bitartean? Kontuan izan gure lanak badituela ezinbesteko onura materialik gabeak, baita gure ekonomian islatzen diren etekin bikainak ere. Gure musikagintzan inbertitzea errentagarria izateaz gainera, beharrezkoa da. 8. Aitortu nahi dugu euskal musika-industriak eskua luzatzen duela konponbideak bila ditzagun, egoera zail honetan. Gure burua eskaintzen dugu hausnartzeko eta atera bideak aurkitzeko, datorkigun paisaia berriari aurre eginez. Aurreneko urratsa izan dadila gaur martxan dauden programa musikal guztiak bertan behera ez uztea eta gure iritzia kontuan izatea jarduera honen partaide baikara. 9. Eskerrak eman nahi dizkiogu entzun eta atea zabaldu dizkiguten erakunde eta alderdi politikoei. Era berean gaitzetsi nahi ditugu atea itxi diguten horiek. 10. Aitortu nahi dugu lanean jarraitzeko asmoa dugula gure enpresak eta lanpostuak defendituz. Musika industria eta enplegua da, baita kultura eta bizia ere. Gaur egun, ehun enpresa baino gehiagok egiten du lan gure sektorean, 1.000 enplegu zuzen sortzen du (ekoizpen enpresak, agentziak, management enpresak, kontzertuaretoak, diskoetxeak, grabazio-estudioak, teknika eta azpiegitura enpresak…). Honez gain, 500 musikari profesional, ikuskizun-teknikoak eta makina bat zeharkako enplegu (jatetxe, garraio, arte grafikoak, diseinua, hezkuntza…) dago gure jarduerarekin harremanetan. Gaur aurrekontuen %30 – 70en murrizketa iragar dezakegu. Gainera, erakunde batzuek hainbat programa bertan behera utzi dute. Seguru aski sekula ez ditugu programa horiek berriro ere disfrutatuko. Delako hauek lanpostuak sortzen eta zenbait familiaren egonkortasuna ematen zuten.
Zure Musika, Gure Lanbidea
Manifiesto de la plataforma del sector profesional de la industria musical vasca
Tu música, nuestro trabajo
El Sector de la Industria Musical Vasca en Peligro
Tu música, nuestro trabajo
http://ehmipmanifestua.blogspot.com/2010/04/manifestua-manifiesto.html
|
