- MCD, 25 urte eta gero hileta elizkizunak
- 1978-2003, M.C.D.ren kideen esanetan
Empezamos un 23 F (maketa, 1984) Sei kantu sartu genituen lehen grabaketa horretan. Iñaki Bilbaok grabatu zigun eta oso harrera ona izan zuen, maketa piloa saldu genituen. Era berean, anitz pirateatu zen, nahiz eta pirateatzen duena, sasikumea da esaldia jarri genuen liburuxka barnean, baina ez zuen ondoriorik izan. Condenados a luchar/Borrockari loturik disko bilduma (Diskos Suicidas, 1986) Disko txarra, tamalgarria. Beste hainbat taldeekin agertzen ginen bertan, (Bap!, Danba, PorkeriaT, Ultimatum eta Zer Bizio ?). Hiru kantuekin parte hartu genuen bilduman. Suicidas-eko jabeak oso geldo jotzen genuela pentsatu zuen eta kantuen abiadura azkartu. Diskoa jaso bezain pronto leihotik jaurti genuen. Bilboko Gaztetxean (Diskos Suicidas, 1987) Bilboko gaztetxean grabatu genuen zuzenean. Arrakasta handia izan zuen disko horrek. Hor ere, zorte txarra eduki genuen, grabazio bobinak izorratu zirelako. Gauza batzuk berriro grabatu beharrean izan ginen eta zuzeneko indarra apur bat galdu genuen. Soinu nazkagarria du baina jendeak oso gustuko du. Jódete (Basati Diskak, 1988) Sortu berria zen Basati diskoetxeak diskoa egitea proposatu zigun. Aurreko diskotik kantu pila bat eginak genituen grabatu gabe, eta berehala sartu ginen estudioan. Donostiako IZ estudioan burutu zen, Kaki Arkarazo izan zen teknikaria. 11 kantu zituen disko horrek. De ningún sitio a ninguna parte (Oihuka, 1991) Diskoetxez aldatu genuen berriro ere, Oihukara joan ginen. Lasarten grabatu genuen Jean Phocas teknikaria zela eta Carlos Creator produkzio lanetan ibili zegoela. Denborarekin eginiko diskoa da, presarik gabe eta baldintza onetan. Jendearen esanetan, hori omen da MCDren diskorik hoberena. M.C.D-Versiones (Oihuka, 1993) Hiru gauetan grabatu genuen disko hori, laster batean beraz. Gustuko genituen taldeei omenalditxo bat izan zen: Ramones, Antinowhere League, Sex Pistols, Zarama, Rip, Anti Regimen, MC5 edo Zikatriz bezalako taldeen moldaketak sartu genituen. Athletic-en kantua ere bertan agertzen da lehen aldiz. A sako pako (Gor, 1995) Rokanek taldea utzi eta gero, abeslaririk gabe geratu ginen disko hori egitako. Taldeko kide guztiek abestu genuen eta emaitza oso ezberdina izan zen. Kantuak nahiko ezberdinak dira bata bestearen ondoan eta ez da MCDren ohiko disko bat, baina kantu onak daude bertan. Inoxidable-Zuzenean (Zero Records, 1998) Toninok grabaturiko lehen diskoa da. Zuzenean grabatu genuen Bilborock aretoan eta kristoren jaia antolatu genuen. Gure ibilbide osoko 22 kantu biltzen ziren eta gustura geratu ginen emaitzarekin. Estatu mailako Zero Records diskoetxearekin hitzarturiko diskoa zen. Y punkto (Zero Records, 1999) Lorenzo Records-en grabatu genuen disko hori, berriro ere Zero diskoetxearen babesean. Disko horretaz oroitzapen onak ditugu, nahiz eta ez izan gure disko hoberena. Jokinek eta Neil-ek taldea utzi zuten disko hori grabatu eta gero. Taldeko bigarren krisia heldu zen orduan. Imbecil.com (Autoekoiztua, 2003) Diskoetxeekin nazkatuta, taldean edizio libreko disko bat egiteko proposamena izan zen eta horrela sortu zen Imbecil.com . Gure entsegu lokalean grabatua izan zen eta niretzat ez da benetako disko bat, maketa bat baino ez da. Interneten bidez deskarga pilo bat izan zen eta salmenta handiak izan genituen disko horrekin. Hauxe da MCDren azkeneko diskoa. Hemendik aurrera dauden beste disko guztiak ez ditugu MCDrenak bezala hartzen. MCD, 25 urte eta gero hileta elizkizunak
|